Astelehen goizean bildu zen Tubacexeko enpresa batzordea, Eusko Jaurlaritzak bi aldeei luzatutako proposamenaren inguruan erabakitzeko: aurreakordioak aldeko zazpi boto —ELA eta CCOO— eta kontrako sei —STAT, LAB eta ATAL— lortu zituen ostiralean; astelehenean, bertan erabakitakoa berretsi dute langileen ordezkariek.
Hortaz, Eusko Jaurlaritzak egindako proposamena onartu eta zuzendaritzarekin lortutako akordioa sinatzea erabaki dute. Besteak beste, ia zortzi hilabeteko (236 eguneko) greba mugagabea amaitzea eta langile guztiak —kaleratutakoak barne— lanera itzultzea ekarri du akordioak.
Hala ere, akordioak hainbat aldaketa ekarriko ditu lan baldintzei dagokienez: adibidez, urtean 40 ordu gehiagoko lanaldia, soldatak 2025era arte izoztea eta erretirorako BGAEari egiten zaion ekarpena %4tik %1era jaistea... Akordioak lan baldintzetan eragingo dituen ondorio horiek kritika asko piztu dituzte langileen eta kontra bozkatu duten sindikatuen artean. Nolanahi ere, akordioarekin enplegua eta inbertsioak bermatuko dira 2024ra arte.
Sindikatuen artean iritzi kontrajarriak zeudela eta ostiraleko bozketa oso estua izan zela ikusita, bozketa plantilla osoari zabaltzea proposatu zuen CCOO sindikatuak, baina enpresa batzordeak aukera hori baztertu egin du.
Enpresa batzordeak erabakitakoaren berri Eusko Jaurlaritzari eman ostean, Bilbon sinatu dute grebari amaiera eman dion akordioa. Langileak gaur, asteartean, itzuli dira lanera Laudio eta Amurrioko fabriketako beren lanpostuetara. Azkenean, kaleratzerik gabe amaitu da greba, langileek hasieratik eskatu izan duten bezala.
Irudiak
#Tubacex-eko greba mugagabea amaitu da.
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) October 5, 2021
Eskualdea goitik behera astindu duen olatua elikatzen jarrai dezagun, hemen ez da ezer amaitzen.#SOSAiaraldea
EZ GARA MAKURTUKO!
ZUEN BORROKAZ HARRO GAUDE!✊ pic.twitter.com/oVaIA5MCzV
Bihotza uzkurtzen duten besarkada horietakoak, gau goizean #Tubacex-en.
— Maddi Isasi Azkarraga (@maddisasi) October 5, 2021
Garaipen gazi gozoa, baina urrats garrantzitsu bat Aiaraldearentzat ????
Dena merezi duzue! pic.twitter.com/f6Es06V4rC
Así han vuelto a sus puestos de trabajo los currelas de Tubacex tras 236 en huelga. pic.twitter.com/ktWP7699iw
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) October 5, 2021
Kaleratzerik gabe, eta 236 egun greban eman ostean,
— Izar Mendiguren Cosgaya (@itzulipurdika) October 5, 2021
horrela sartu dira langileak Amurrioko fabrikara. @AiaraldeaGreba batzordeak egin du deialdia pikete gunean babesa emateko #TubacexBorrokan ! Zorionak @tubace_xen eta Aiaraldea #BorrokakMereziDu #SOSAiaraldea pic.twitter.com/VAZjUBz8dy