Goikomendiko ikaztegiaren estalkia apurtuta dago. Iaz, pago adar bat teilatu gainera erori ostean, ingurua zigilatuta geratu zen, erortzeko arriskuagatik; ondoren, neguan pilatutako elurrak egitura guztiz hondatu zuen.
Amurrioko Udalak, hainbat aukera aztertu ostean, ikaztegiaren estalkia osorik aldatzea erabaki du. Aste honetan jakinarazi duenez, Gabonetarako, abendurako, prest izango du eraberritutako instalazioa; bi hilabeteko epea izango du kaltetutako egitura desmuntatzeko, kentzeko eta berria jartzeko. Instalazio berriak 9.978 euroko inbertsioa beharko du.