Muchas gracias @jordievole por el mensaje de apoyo. Es un placer recibir palabras de ánimo de periodistas tan mediáticos como tú. Estas invitado al pikete cuando quieras, te recibiremos con los brazos abiertos.#TubacexBorrokan #Tubacex#NoSobraNadie pic.twitter.com/SeJV4dkV5Z
— TUBACEXenLUCHA (@tubace_xen) August 31, 2021
"Aste honetan asko kexatu gara oporren ondoren lanera itzuli behar genuelako"; horrela hasten da Jordi Evoleren (Cornella de Llobregat, 1974) mezua, eta, jarraian, itzuleraren gogortasuna Tubacexeko langileen borrokarekin alderatzen du, dagoeneko 200 egun baino gehiago daramatzatelako greban zuzendaritzak egin nahi dituen 129 kaleratzeen aurka: "Urte erdi baino gehiago beren eskubideak aldarrikatzeko", dio kazetariak.
Aiaraldeko langileen inguruan sortutako elkartasun mugimendua goraipatu du Evolek, eta horrekin bat egiteko baliatu du bideoa: "Eskerrik asko zuen ereduagatik, dagoeneko zuena bezalako langile borroka hauek ez direlako ia ikusten. Normalean, lehenago ematen dugu amore, eta, egia esanda, une honetan zuen eredua la ostia da".
"Gainera, eslogan klasiko hori posible egiten ari zarete: galtzen den borroka bakarra albo batera uzten dena da", gaineratu du. "Eta zuek oraingoz ez duzue amorerik eman. Beraz, eutsi ahal duzuen guztiari, zuen helburuak lortzea espero dut... eta zuen oihuarekin bat egiten dut: Tubacexen ez dago inor soberan. Eskerrik asko eta agur", amaitu du kazetari katalanak.
"Eskerrik asko babes mezuagatik, Jordi Evole. Pozten gara zu bezala hain mediatikoak diren kazetarien animo hitzak jasotzeaz. Piketera gonbidatuta zaude nahi duzunean, besoak zabalik hartuko zaitugu", eskertu du Tubacexeko borrokaren bozgorailu den @Tubace_xen kontuak Twitterren.