'Udako kultur tantak' programak Amurrioko uda amaiera animatuko du

Erredakzioa 2021ko abu. 25a, 12:38
The Sorry String Band taldeak irailaren 17an joko du Amurrion. VITALFUNDAZIOA

Umeentzako tailerrek, musika kontzertuek eta bertso saioak itxiko dute aurtengo udako kultur programazioa.

Udaren amaiera gertu dago, baina Amurrioko Udalak Udako Kultur tantak programaren bidez proposatzen duen kultur jarduera ez da eten. Irailerako programazioan, umeentzako tailerrak, musika kontzertuak eta bertso saioa izango dira nagusi.

Programatutako jarduera guztiak, uneoro osasun-agintariek ezarritako neurriak eta gomendioak errespetatuz gauzatuko dira, eta neurri berriak hartuz gero, aurreikusitako jarduera bakoitza egokitu egingo da. Ikuskizun seguruak betetzeko, jarduera guztiek edukiera jakin bat izango dute, eta bertaratzen den jendeak eserita egon beharko du.

Iraileko programazioa

  • Irailak 7, 8, 14 eta 15: Txotxongilo tailerra, 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. San Anton plazan 17:00etatik 19:00etara.
  • Irailak 17: The Sorry String Band, bluegrass, blues, folk rock eta country rock kontzertua. 20:00etan parkean.
  • Irailak 19: Ez da kasualitatea bertso-saioa, Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Oihana Bartraren eskutik. 19:00etan San Anton plazan.
  • Irailak 24: Dr. Maha´s Miracle Tonic, swing, Rhythm & Blues eta Mambo erritmoen kontzertua. 20:00etan parkean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide