Laudioko hiltegia itxi dute, egoera argitu bitartean

Erredakzioa 2021ko uzt. 6a, 08:45
Aspaldikoak dira Laudioko hiltegiaren arazoak, ibaiari egindako isuriak direla eta. ALPHABET

Instalazioaren funtzionamenduan "akatsak" atzeman direla argudiatu du udalak eta, horregatik, "kautelaz" azpiegitura ixtea erabaki du.

Laudioko Udalak iragarri du joan den astean udalerriko hiltegia ixteko agindua eman duela, "kautelaz" Ohar batean jakinarazi duenez, hiltegiak sortzen dituen hondakinen kudeaketan "akatsak egon daitezkeela" ikusi dute. Egoera argitu arte, ixtea erabaki dute.

Udalak dio "sakon" ikertuko duela instalazioen funtzionamendua, "ezokiko egoera hori" zergatik sortu den ebatzi arte. Udalaren arabera, instalazioak egokitzeko eta birmoldatzeko lanak egin dituzte aurten, 140.000 eurotik gorako inbertsioarekin. Konpontze lan horietan, besteak beste, saneamendu sarean ur zikinak eta euri urak bereizteko kolektoreak eta kutxatilak egokitu dituzte. Antza, lan horiek ez dituzte behin betiko konpondu aspaldiko arazoak.

Behin baino gehiagotan gertatu dira ur zikinen isuriak Nerbioi ibaiari, eta, ondorioz, bertako urak gorritu dira, odolaz eta bestelako arrastoez. Azken urteetan URA agentziak hainbat isun jarri dizkio udalari, isuri horien kariaz.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide