Villosako zubi berria eraikitzeari ekin diote

Erredakzioa 2021ko eka. 28a, 07:50
Zubi berritua izango du Laudiok. LAUDIOKO UDALA

1,6 milioi euro bideratuko dituzte azpiegitura berritzeko. Zubi berriak 18 metroko zabalera izango du. 

Laudioko Udalak Villosako zubia berrituko du, orain dagoena kendu eta zubi berria jarriz. 

Astelehenean hasi dituzte zubia aldatzeko lanak. Lanetarako beharrezkoa izango den material guztia instalatzen aritu dira beharginak, eta astean zehar elektrizitatea, edateko ura eta zubia zeharkatzen duten gainerako elementuak kenduko dituzte. 

1,6 milioi euroko inbertsioa egingo dute proiektua aurrera eramateko. Oraingoa desagertu ondoren, zubi berriak 18 metroko zabalera izango du, eta 3,5 metroko bi errei izango ditu. Horrez gain, bi metroko zabalerako bidegorriak eta oinezkoentzako beste bi metroko espaloiak jarriko dituzte.

Lanak gutxi gorabehera zazpi hilabetez luzatuko direla aurreikusi du Udalak, eta 2022ko urtarrilean bukatzeko asmoa dute. Ohartarazi dute azpiegitura aldatzeko lanek eragina izango dutela herriko trafikoan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide