Mendizale bat hil da Gorobel mendilerroan, gaueko martxa batean

Erredakzioa 2021ko eka. 28a, 06:00

Mendizaleak ondoeza sentitu zuen Aiaran, Añes inguruan, zihoala. / Arg.: Ertzaintza

Larunbat goizaldean, Larrialdi Zerbitzuek 48 urteko mendizale baten gorpua erreskatatu zuten Aiaran, Gorobel mendilerroan gauez egiten ari zen martxa batean ondoeza izan ondoren.

Goizaldeko 3:30ak aldera, biktimaren lagunak SOS Deiak 112 zerbitzuarekin harremanetan jarri ziren; azaldu zutenez, mendizalea ondoezik sentitu zen Añes inguruan zihoala, eta bihotz-geldialdia izan zuen.

Mendizalea suspertzeko egindako ahaleginak alferrikakoak izan ziren, eta adierazitako lekura berehala mobilizatu ziren suhiltzaileak, osasun zerbitzuak eta Ertzaintza. Bertan, mediku batek mendizalearen heriotza baieztatu zuen.

Bertaratutako larrialdietako zerbitzuek hildako mendizalearen gorpua berreskuratu zuten, eta Gasteizko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide