Laudioko ikastetxe publikoetan hobekuntzak egingo dituzte

Erredakzioa 2021eko ekainaren 16a

Latiorroko ikastetxean saskibaloi pista asfaltatuko dute. LATIORRO IKASTETXEA

Latiorron, Aretan eta Lamuzan egiteko zeuden hainbat lani ekingo die Udalak, 2oo.000 euroko inbertsioa bideratuta. 

Laudioko Udalak iragarri du 200.000 euro inguru inbertituko dituela Areta, Lamuza eta Latiorroko ikastetxeetan, hainbat hobekuntza egiteko. Pandemiak sortutako larrialdiak zenbait hobekuntzaren gelditzea ekarri zuen, eta, orain, Udalak horiei berriro ekin nahi die.

Latiorroko ikastetxean saskibaloiko pista asfaltatuko dute, eta helduentzako zentroko jolastokia ere konponduko dute. Ortega y Gasset eraikineko argiteria ere berrituko dute. Ikastetxean duten uralitazko estalkia kenduko dute.   

Areta auzoko ikastetxean, arrapalak eta kanpoko eskailerak berrituko dituzte, irisgarritasun premietara "ahalik eta gehien" egokitu aldera, Udalak prentsa ohar batean adierazitakoaren arabera. Azkenik, Lamuza ikastetxe publikoko tutoretza eraikineko leiho eta arotzeria guztiak aldatuko dituzte ere. Lan hauetan, Jaurlaritzak diruaren %60 jarriko du, eta Udalak gainerako %40a.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago