Laudiok 1945etik aurrerako Sanrokeetako jai egitarau guztiak digitalizatuko ditu

Erredakzioa 2021ko eka. 15a, 10:00
1945 eta 2019 bitarteko Sanrokeen egitarau guztiak bilduko dituzte. / LAUDIOKO UDALA

Herritarrek 1945 eta 2019 bitarteko Sanrokeei buruzko informazioa eta argazkiak biltzen dituzten 76 dokumentu kontsultatu ahal izango dituzte Laudioko Udalaren webgunean. 1.000 euroko inbertsioa izango du digitalizazio prozesuak.

Teknologia berriek dokumentazio historikoa eskuratzeko ematen duten aukera baliatu nahi du Laudioko Udalak, 1945etik aurrerako San Roke jaietako egitarau guztiak digitalizatzeko. "Informazio historiko garrantzitsua eta ondare balio handiko argazkiak" bilduko dituztela azaldu du Udalak.

1935ekoa ere jasoko dute, eta guztira 76 programa digitalizatuko dira. Tarteko urteetakoak ez dituzte lortu, baina, Udalak azaldu duenez, horiek ere digitalizatuko lirateke agertuko balira.

Material guztia digitalizatuta aurkeztuko da Udalaren webgunean, hainbat formatutan: TIFF formatuan 300 ppp-tan eta koloretan, JPEG masterrean 300 ppp-tan eta koloretan, JPEG hedapenean 175 ppp-tan eta koloretan eta PDFan OCRrekin (hau da, testuarekin). Programa guztiak digitalizatzeko eta tratatzeko 1.045,44 euroko inbertsioa egin du Laudiok.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide