Jairik gabe, udako kultur tantaz blaituko da Amurrio

Erredakzioa 2021ko eka. 3a, 17:00
Hutsun eta Ortzi konpainiaren 'Urbasa' ikuskizunarekin hasiko da egitaraua, larunbatean.

Ekitaldi eta jai handirik gabeko uda honetan, kultura kaleetara eramango du Amurrioko Udalak, Udako kultur tantak programaren bitartez. Ekainetik irailera, antzerkia, ikuskizunak, zinea eta formatu txikiko kontzertuak antolatuko dituzte.

"Osasun egoera dela eta, ekitaldi eta jai handirik gabeko urte honetan, iaz hain harrera ona izan zuen aire zabaleko kulturaz betetako uda baten aldeko apustua egin dugu", azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak. Izan ere, bigarren urtez, Amurriok ere ez du jairik ospatuko aurten.

Momentuz, Udako kultur tantak programaren ekaina eta uztailerako egitaraua aurkeztu du Udalak, baina irailera arte luzatuko da: antzerkia, udako zinema, formatu txikiko kontzertuak eta bestelako ikuskizunak antolatuko dira, bertako eta eskualdeko artisten eskutik. "Gainera, horrela, gure artistak ere babestu nahi ditugu", azpimarratu du alkateak.

Halaber, ikuskizun seguruen aldeko apustua egin nahi du Amurriok. Horregatik, jarduera guztiek edukiera mugatua izango dute eta jendeak eserita egon beharko du, beste segurtasun neurri batzuen artean: sei urtetik gorako pertsona guztiek maskara derrigorrez erabili beharko dute, eta higiene zein osasun neurrien protokoloa eta gomendioak errespetatu.

EKAINA eta UZTAILA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide