Amurrioko Zabaleko ikastetxea itxi nahi dutela salatu dute

Erredakzioa 2021ko mai. 24a, 10:56
Itxieraren kontrako mobilizazioak iragarri dituzte. ZABALEKO BIZIRIK

Ostegunean izan zuen bertako hezkuntza komunitateak Zabaleko eskola txikiaren itxieraren berri.

Sortu berri den Zabaleko Bizirik plataformak jakinarazi duenez, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Amurrioko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko biak elkartu nahi ditu, Mendiko Ikastetxea eta Zabaleko Ikastetxea batuz. Azken hau Euskal Eskola Txikien Sareko partaide da.

Erabaki honen aurrean Zabaleko ikastetxeko hezkuntza komunitatea osatzen dutenek "erabateko desadostasuna eta arbuioa" plazaratu nahi izan dute: "Erabaki honek gure eskolaren amaiera dakar eta Amurrioko historiari Zabaleko ikastetxeak egindako ekarpena ahaztea. San Jose auzoarentzat eskolak izan duen eta egun duen garrantzia ezin ahaztu, auzo baten, komunitate baten ardatza da eta", azpimarratu du plataformak.

Ikastetxearen itxieraren kontra, mobilizazioak igarri dituzte. Besteak beste, sinadurak batzen hasi dira change.org plataforman.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide