Astearte honetako 10:55ean, istripu larria jazo da A-625 autobideko 363,5 kilometroan, Luiandon (Aiara), Laudiorako noranzkoan. Gidarietako bi gidari ibilgailuetan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute. Istripuak hainbat zauritu utzi ditu, eta horietako bat hil egin da jasandako lesioen ondorioz; beste gidaria ospitalera eraman dute.
Luiaondora sartzeko saihesbidearen inguruan gertatu da hiru auto eta monobolumen baten arteko ezbeharra; Murgatik iristen diren autoak igarotzen dira bertatik.
Suhiltzaileak, Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta, une honetan, errepidea bi noranzkoetan moztuta dago saihesbidean. Ertzaintzak trafikoa desbideratu du: A-624 errepidetik Bilbo-Amurrio norabidean; Aretako biribilgunetik (Arrankudiaga) A-2522 errepidetik, Orozkoko norabidean; eta A-3632 errepidetik Okondorantz joateko.
Gainera, Ertzaintzak ikerketa abiarazi du istripua nola gertatu den argitzeko. Kontuan hartu behar da azken urteetan hainbat pertsona hil direla A-625 errepideko puntu beltz horretan.
AIARA. A-625ean
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) May 11, 2021
Hiru kotxeren arteko istripua izan da. Tamalez hildako pertsona bat izan da zaurituaz aparte.
****
AYALA. A-625
Accidente con tres vehículos involucrados. Por desgracia una persona fallecida además de las heridas. #trafikoa pic.twitter.com/rRzgzNINX1
Tamalez hildako bat egon da #A625 Km 363 #Aiara-ko #Istripularria-n.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) May 11, 2021
Hay que lamentar una víctima mortal en el accidente grave de la #A625 Pk 363 #Ayala. #Trafikoa