Aparkaleku bat eraiki dute Ermualde monumentu multzotik gertu

Erredakzioa 2021ko mai. 6a, 13:28
Aste honetan bukatu dute aparkaleku berria. LAUDIOKO UDALA

Autobusak eta 105 metro luzeko oinezkoentzako espaloia har ditzakeen egitura egin du Laudiok. 76.000 euro inguruko inbertsioa bideratu dute horretarako.

Ermualde inguruetan aparkaleku berria du Laudiok. Monumentu multzora "sarbidea arautzeko eta asteburuetan sartzen diren ibilgailu guztien aparkalekua konpontzeko" lehen jarduketa besterik ez dela adierazi du Udalak, prentsa ohar batean.

 

Azaldu dutenez, duela urte batzuk Udalak 4.000 metro koadroko lursail bat erosi zuen, Ermualdearen inguruan udal jabetzako lurrak eskura izateko.

 

"Egin diren esku-hartzeei esker, monumentu multzotik gertu plastikoak eta abeltzaintzako beste hondakin batzuk dituen ingurune degradatu bat berreskuratu ahal izan da, eta, aldi berean, beharrezko zerbitzua eskaintzen da", adierazi du Joseba Amondo Zerbitzu, Auzo eta Landa Inguruneko zinegotziak. Aparkaleku berriak 76.140,94 euroko inbertsioa izan du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide