Izar Mendiguren bertsolariak egin du letra, Egoitz Uriartek sortutako musikaren laguntzarekin. Gainera, beste musikari batzuek ere parte hartu dute kantaren grabaketan: Endika Guerrero, Iskander Vesga, Garazi Orueta, Laura Pelayo, Felix Miguel Adrian, Flor Inza, Daniel Lamperez eta Enric Gomez. Bestalde, Aiala Mendietak, Xabi Basterrak eta Ana Baruk jarri dituzte ahotsak, Uriarterekin batera.
Bideoklipa Aiaraldea Ekintzen Faktoriak grabatu du, eta koreografia Ainize Solaun dantzariak sortu du.