Amurriok zergak ordaintzeko pasabide berria ezarri du

Erredakzioa 2021ko api. 23a, 14:01
Zergadunei kudeaketa erraztu nahi die Udalak. / ALEA

Sistema berriarekin, banku erakundea edozein izanda, posible izango da ordainketak egitea. Orain arte, Kutxabank eta Laboral Kutxarekin baino ez zen posible. 

Aldizkako udal zerga guztien ordainketa erraztu aldera, Amurrioko Udalak ordainketarako pasabide berria martxan jarri du. Erakundearen esanetan, sistema berriak kudeaketa erosoagoa bihurtuko du, eta ordainketa erraztuko du. 

Aurreratu dutenez, edozein banketxetako txartelarekin egin ahal izango da ordainketa, TPV aukera markatuta. Aurrekoan, Kutxabankekin eta Laboral Kutxarekin baino ezin zen egin.

"Ordainketarako pasabidea, zenbait tasa eta zerga ordaintzeko lehendik ere bazegoen tresna da, baina orain, zergadunei kudeaketa errazteko helburuarekin, zerga-erroldaren bitartez izapidetzen diren tasa guztiak sartu dira. Modu azkarra eta segurua da, eta kreditu txartel baten bidez egin daiteke etxetik", azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide