Aiaraldea Ekintzen Faktoriak zapata berriak estreinatuko ditu maiatzaren 15ean

Erredakzioa 2021ko api. 19a, 10:30

Larunbat honetan, bi kontzertu eskainiko ditu Anarik Faktorian. / Argazkia: Lorena Otero

Azken urtea auzolanetan murgilduta igaro ostean, maiatzaren 15ean irekiera ofiziala egingo du Aiaraldea Ekintzen Faktoriak. Gainera, larunbat honetatik aurrera, Kultur Faktoria egitasmoaren udaberriko programazioari ekingo dio.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako ateak maiatzaren 15ean ofizialki irekiko diren arren, larunbat honetan, apirilaren 24an, Anarik emango dio hasiera  Kultur Faktoria egitasmoaren udaberriko programari. Ondoren, maiatzetik ekainera bitartean, Ruper Ordorika, Kai Nakai, Chill Mafia, Porrotx, Yogurinha Borovak, Bulego, Eñaut Elorrieta, Malen Atxa, Konpost edo Ibil Bedi bezalako artistak igaroko dira Laudioko oholtzatik.

Laudioko Industriaguneko pabiloia obretan eta auzolanetan murgilduta egon da azken hilabeteetan, eta aste honetan bertan burutuko dituzte lanak, Faktoria atontzeko prozesuari amaiera emanez.

Ikuskizunak bazkideei zuzenduta egongo dira, baina Anariren kontzertua irekia izango da, herritar orok joateko aukera izan dezan. Kontzertu bikoitza izango da: lehen emanaldia 13:00etan izango da, eta bigarrena 18:00etan. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko; 10 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek, eta 12 bazkide ez direnek.

Egitaraua

 

Auzolanaren irudiak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago