Erronka Zumalakarregi etorbideari nahi beste joan-etorri egitean datza, bertaratutakoen artean 10.000km edo gehiago osatu arte. Ekimen honetan edozeinek har dezake parte; korrikan, oinez, txirrindulaz, patinetan… aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, hala ere, egunean bertan ibilbidean kokatuko diren kontrol guneetan ere aukera egongo da apuntatzeko.
Aldez aurretik www.arabaeuskaraz.eus web gunean eman beharko da izena eta egunean bertan zehaztutako ibilbidearen muturretan, hau da, anbulatorio inguruan edo Gurutze Gorriaren inguruan kokatuko diren erregistro guneetako batean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.