Laudioko Gaztetxea desalojatu du Udaltzaingoak

Erredakzioa 2021ko urt. 8a, 13:15
Udaltzainak Laudioko Gaztetxean. / @LaudiokoGaztetxea

Laudioko Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, Udaltzaingoa Gaztetxea desalojatzera agertu da ostiral honetan. Ostegunean argia moztu eta desalojo agindua helarazi zieten udaltzainek.

20. urteurrena ospatzen ari da Laudioko Gaztetxea, baina ospatzeko aukera guztiak bertan behera gelditu dira, desalojoaren ondorioz. Ostegun honetan, Udaltzaingoak argia moztu zien, desalojo agindua jakinaraztearekin batera. Ostiral eguerdian, azkenik, udaltzainak bertaratu dira desalojoa gauzatzeko.

Laudioko Gazte Asanblada Gaztetxearen defentsan berretsi da, eta mobilizazioak iragarri ditu datozen orduetarako. Gertakariak salatzeko, larunbateko 12:00etan elkarretaratzea deitu dute, Herriko Plazan. Horrekin batera, Erraki Babes Sareak igandean Donostian eta Iruñean deitutako mobilizazioetara joateko dei egin du asanbladak; Okupazioaren kontrako ofentsibari autodefentsa! da maila nazionaleko bi manifestazioen leloa.

"Azken urteetako lanari jarraipena emateko prest gaude, eta hau hasi besterik ez da egin. Erasoen aurrean, Laudioko Gaztetxea aurrera!", adierazi du Laudioko Gazte Asanbladak sare sozialetan.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide