Aiaraldeko 52 urteko mendizale bat hil da larunbatean Tologorri mendiaren magalean, konortea galdu eta hipotermia bat izan ostean.
Larrialdi zerbitzuek pertsona baten deia jaso dute 13:55ean, bere bikotekideak mendian zorabioa izan duela eta erori egin dela esanez. Euria, lainoa eta haizea izan dira nagusi, eta orduak iraun ditu erreskateak, helikopteroa ezin izan baita bertara gerturatu. Gainera, mendizalearekin zihoan pertsona menditik jaitsi behar izan da abisua ematera, goian ez zuelako estaldurarik, eta bueltan ez du tokia aurkitzerik izan.
Azkenean, Ertzaintzaren erreskate taldeak eta suhiltzaileek gizonaren hilotza aurkitu dute, eta hurbilen dagoen herrira jaitsi dute, Salmantonera.