Euskararen Agenda

Durangotik Amurriora

Erredakzioa 2020ko abe. 5a, 12:00

Sara Zozaya. / KUTXA KULTUR

Aurten, Amurrio izango da Durangoko Azokaren eszenatokietako bat. Sara Zozaya Burubio aretoan izango da abenduaren 7an; aurretik, hilaren 6an, Izate Faltsua eta Romeo taldeak ere igaroko dira Amurriotik.

Durangoko Azoka aurten Euskal Herriko hamaika txokotara zabalduko da, eta hainbat kontzertu eskainiko ditu Zu non, han da! egitasmoaren bidez.

Amurrio izango da eszenatoki horietako bat; Sara Zozayak kontzertua eskainiko du hurrengo astelehenean, abenduaren 7an, 19:00etan Burubio aretoan.

Zozayaren lana aurten "Euskal Herriko eta estatuko proposamen fresko eta oparoenetako" gisa deskribatu dute. Orain itxi duen (I) ('Bat' gisa ahoskatu daiteke), bere bakarkako bigarrena da, eta pop alternatiboa eta erritmo elektronikoak euskal musikaren tradizioarekin uztartzen ditu.

Zozayaren kontzertuaren aurretik, abenduaren 6an, Izate Faltsua eta Romeo taldeak igaroko dira Burubiotik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago