Motozikleta batek bi pertsona harrapatu ditu Luiaondon, eta ihes egin du

Erredakzioa 2020ko azaroaren 21a

Luiaondoko baso-bide batean gertatu da. / Arabako Suhiltzaileak

Bi pertsona zauritu ditu motozikletak; Aiarako baso bide batean gertatu da 

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bi lagun zauritu dira motozikleta batek harrapatuta, Luiaondoko baso-pista batean. Gidariak ihes egin du, eta Ertzaintza haren bila dabil.

San Lorentzo ermitatik gertu dagoen pistan gertatu da, 13:00ak aldera. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte helikoptero batean.

Bi zaurituei laguntza bila zihoala ziurtatu ondoren, alde egin du motozikletaren gidariak. Oraingoz, Ertzaintzak ezin izan du identifikatu, eta herritarren laguntza eskatu du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago