Euskararen Agenda

Amurrion eskainiko dituzte Bilboko Mendi Film Festival jaialdiko hainbat lan

Erredakzioa 2020ko aza. 6a, 12:00

Dantza bertikalen estetika eta ikusgarritasuna batzen ditu 'Harria herria' film laburrak.

Bilboko Mendi Film Festival jaialdian aurkeztutako hainbat lan ikusteko aukera izango da ostiral honetan, azaroaren 6an, Amurrio Antzokian, 20:00etan.

Harria herria lanarekin hasiko dute emanaldia, dantza bertikalen estetika eta ikusgarritasuna batzen dituen film laburrarekin; Euskal Herrian ekoitzitako film honetan, Gautegiz-Arteagako Andrabide harrobiko hormetatik zintzilik jarriko dira lau eskalatzaile emakume, musikaren erritmora dantza egingo dutenak.

Mendia, abentura eta natura protagonista dituen jaialdi honetan, gainera, Allein, Nebula eta Cholitas lanak ere izango dira ikusgai, hainbat sari jaso dituzten lanak. Filmak euskarazko azpidatziekin ikusteko aukera izango da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago