Aiara inguruko alkateek Renferekin biltzeko eskaera egin dute

Erredakzioa 2020ko urriaren 22a

Aretako tren geltokia. ALEA

Atzerapenak eta zerbitzuen eteteak maiz gertatzen ari dira azken asteetan.

Aiarako eta inguruko alkateek bilera eskatu dute Renfeko iparraldeko arduradunarekin. Amurrio, Laudio, Aiara eta Urduñako agintarien asmoa da Bilbo eta Urduña lotzen dituen zerbitzuaren kalitatea murrizteak herritarrengan eragiten duen ezinegona lehen pertsonan jakinaraztea. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago