Araba Euskaraz 2020

'Darabagu' kontzertu maratoia, zuzenean

Erredakzioa 2020ko urr. 18a, 10:00

Araba Euskaraz jaialdiaren azken traka iritsi da: igandeko 11:00etatik 20:00etara, sortzaileen plaza izango da Amurrio. Zortzi talde igaroko dira Amurrio Antzokiko taula gainetik, eta ALEAn ere kontzertuak zuzenean jarraitzeko aukera dago.

Larunbatean, Darabagu dinamikarekin hasitako bideari amaiera eman dio Aresketa ikastolak. Igandean, ordea, Araba Euskarazek eta Ahotseneak elkarlanean prestatutako egitarauari esker, musikaren plazak hartuko du herria.

11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, zortzi talde igaroko dira Amurrio Antzokiko taula gainetik, euren azkeneko lana aurkeztera: Kyxo, Otuz, Deiedra, La Rekba, Hook, Basaki, Sorkari eta Perlata taldeak.

Amurrio Antzokian jarraitu ezin dutenek alea.eus edota aiaraldea.eus webguneetan jarraitu ahal izango dute zuzenekoa, Araba Euskarazek eta Aiaraldea hedabideak eskainitako streaming emisioari esker.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago