Amurrioko emakumeen memoria berreskuratu nahi dute

Erredakzioa 2020ko irailaren 12a

Lantegia antolatu dute memoria kolektiboa berreskuratzeko. AMURRIOKO UDALA

Lantegia bost jardunalditan egingo da, herriko Kultur Etxean.

Argazkilaritza artistikoan eta arte plastikoetan goi mailako teknikari den Silvia Ayerraren eskutik egingo da lantegia. Laborategiaren helburua parte-hartzaileekin batera Amurrioko emakumeen memoria lantzea da, eta haien bizitzak eta istorioak partekatzea, prozesua argazki-ekintza batean islatuz. 

Lantegia bost jardunalditan egingo da Kultur Etxean, irailaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean 18:00etatik 20:00etara eta urriaren 2an 17:30etik 20:00etara. Parte hartzeko beharrezkoa izango da irailaren 14tik aurrera izena ematea berdintasuna@amurrio.org helbidera idatzita.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago