Vidralak 20 milioi euroko inbertsioa egingo du aurten Laudion

Erredakzioa 2020ko uzt. 14a, 14:14
Vidralako lantegia Laudion. AIARALDEA.EUS

Salmentak %5 eta %10 artean murriztuko direla esan du enpresak; eta etekinak, berriz, %15 eta %25 artean.

Vidrala enpresak iragarri du galerak aurreikusten dituen arren, aurten 130 milioi euro inbertituko dituela azpiegituretan. Horietako 20 milioi Laudioko faktorian gastatuko ditu. Berez, enpresak espero du emaitzek okerrera egitea aurten. Izan ere, edarien esportazioen eta ostalaritzaren sektoreak bete-betean jo ditu koronabirusaren pandemiak eta horiek dira Vidralaren negozioaren bi herenak.

Ondorioz, zuzendaritzak uste du salmentak %5 eta %10 artean murriztuko direla eta etekinak, berriz, %15 eta %25 artean jaitsiko direla. Hala ere, 130 milioi euroko inbertsioak egingo dituzte Italian, Erresuma Batuan, Portugalen eta Espainiako estatuan dituen azpiegituretan. Gauzak horrela, 20 milioi Laudioko lantegira bideratuko ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide