Bakarrizketa | Autu-mautuak

Felix Mugurutza

Erredakzioa 2020ko mai. 19a, 11:13

Maiatzaren 20an, Felix Mugurutzak Euskal Etxearen inguruko hitzaldia eskainiko du, Autu-mautuak saioaren barruan.

Autu-mautuak Aiaraldeko eskualdean erabiltzen zen esapide bat da, "kontutxoak, kontatzekoak..." adierazteko. Izen hori daraman kanpaina bat jarri dute abian Berbalagun ekimenaren barruan.

Kanpaina, bereziki egokitu da itxialdi egoerara: astean behin hitzaldi moduko bat egongo da, laburra, 20 minutu ingurukoa, jarraian parte-hartzaileek galderak edo iritzi-trukaketak egiteko. Den-dena, etxetik mugitu gabe.

Gaiak era guztietakoak izango dira, eta dietista, kirolari zein artista boluntarioek eskainiko dituzte. Parte hartzeko nahikoa da ordenagailuan Jitsi aplikazioko Aiaraldeko Autu-mautuak estekan sartzea. Sarrera librekoak izango dira, edonorentzakoak.

Hurrengo saioa: maiatzak 20, asteazkena, 19:00-20:00 bitartean.

Gaia: Etxea: gure tradizioan, etxea eraikin bat baino askoz gehiago zen. Elementu sinbolikoa, euskal kulturaren oinarri nagusia. Goazen galdutakoa aurkitzera Felix Mugurutzaren eskutik.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago