Bakarrizketa | Autu-mautuak

Kaitin Allende

Erredakzioa 2020ko mai. 19a, 10:32

Maiatzaren 27an, Kaitin Allende kazetariak Itxialdiko bakarrizketa hitzaldia eskainiko du, Autu-mautuak saioaren barruan.

Autu-mautuak Aiaraldeko eskualdean erabiltzen zen esapide bat da, "kontutxoak, kontatzekoak..." adierazteko. Izen hori daraman kanpaina bat jarri dute abian Berbalagun ekimenaren barruan.

Kanpaina, bereziki egokitu da itxialdi egoerara: astean behin hitzaldi moduko bat egongo da, laburra, 20 minutu ingurukoa, jarraian parte-hartzaileek galderak edo iritzi-trukaketak egiteko. Den-dena, etxetik mugitu gabe.

Gaiak era guztietakoak izango dira, eta dietista, kirolari zein artista boluntarioek eskainiko dituzte. Parte hartzeko nahikoa da ordenagailuan Jitsi aplikazioko Aiaraldeko Autu-mautuak estekan sartzea. Sarrera librekoak izango dira, edonorentzakoak.

Hurrengo saioa: maiatzak 27, asteazkena, 19:00-20:00 bitartean.

Gaia: Itxialdiko bakarrizketa Kaitin Allende kazetariaren eskutik, umore onez gainditzeko konfinamendua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago