Lan heriotza

Forestales Frias enpresako langilearen heriotza salatu dute Laudion

Erredakzioa 2020ko mai. 6a, 14:19

Sindikatuek segurtasun neurri zorrotzen artean egin dute elkarretaratzea. / AIARALDEA

Asteartean Laudioko Forestales Frias enpresako langile bat hil zen Luiaondon, lan istripuz. Euskal gehiengo sindikalak lan heriotza salatzeko elkarretaratzea egin du gaur, segurtasun neurri zorrotzen artean.

40 urteko baso-langile bat hil zen asteartean Luiaondon; zuhaitzak mozten ari zela, pinu bat gainera erori zitzaion. 11:45ak aldera gertatu zen lan istripua, A625 errepidetik gertu. Larrialdi zerbitzuak bertaratu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin, eta han hil zen Zeanuriko (Bizkaia) herritarra.

Aiaraldea hedabidearen arabera, enpresaren aurrean egindako mobilizazioa segurtasun eta kontrol neurri zorrotzen artean egin da. Ertzaintzak sindikatuetako kideak identifikatu egin ditu, mobilizazioan parte hartzeko baimena soilik enpresa batzordeko ordezkariek zutelako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago