Haurrentzako jolasak

'Ez dakit nor naizen!'

Erredakzioa 2020ko api. 8a, 11:24

Familian euskaraz eta etxean egiteko jolasak. 4-8 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, eta euskaraz egiten ez dakiten gurasoei egokituak.

Nola jolasten da?

Animalia desberdinen irudiak behar ditugu jolas honetarako. Esaterako, margotutako edo beste jolas edo leku batetik ateratako irudia izan daiteke. Ondoren, poltsa txiki batean sartuko dugu.

Poltsatik animalia baten irudia hartu eta kopetan ipiniko dugu, zer den ikusi gabe. Galderak eginez, nor garen asmatzeko unea da.

  • Txikiekin jolasteko:
    • Ez dakit nor naizen. Lagunduko didazu?
    • Baaai!
    • Elefantea naiz?
    • Ez, ez zara elefantea.
    • Ez dakit nor naizen. Lagunduko didazu?
    • Baaai!
    • Katua naiz?
    • Bai!! Katua zara. Orain nire txanda.
  • Nagusiekin jolasteko:
    • Ez dakit nor naizen. Lagunduko didazu?
    • Baaai!
    • Non bizi naiz?
    • Basoan bizi zara.
    • Zenbat hanka ditut?
    • Lau hanka dituzu...
    • ...

Jolastu ostean, animalien irudiekin bete dugun poltsatxoa linternaren jokoan prestatutako kutxan sartu.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago