Haurrentzako jolasak

Imintzioka

Erredakzioa 2020ko api. 6a, 10:02

Familian euskaraz eta etxean egiteko jolasak. 4-8 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, eta euskaraz egiten ez dakiten gurasoei egokituak.

Nola jolasten da?

Aurpegi keinuak egingo ditugu, aurpegiekin imintzioak egin eta sentimenduekin lotu behar dugu. "Zer moduz zaude? Triste zaude? Pozik zaude? Haserre zaude? Nekatuta zaude?", eta abar. Guk jartzen dugun aurpegia asmatu behar du edo berak jarri eta guk asmatu.

Jolastu ostean, emotikono baten irudia margotu eta linternaren jokoan prestatutako kutxan sartu.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago