Haurrentzako jolasak

Itsu-laguntzailea

Erredakzioa 2020ko api. 3a, 12:49

Familian euskaraz eta etxean egiteko jolasak. 4-8 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, eta euskaraz egiten ez dakiten gurasoei egokituak.

Nola jolasten da?

Jolasaren helburua aginduak emanaz erronka lortzea izango da. Zein da erronka? Begiak estalita eta bestearen laguntzaz, ezkutatutako bost objektu aurkitzea izango da.

Etxeko bost objektu aukeratu eta batek objektuak etxetik zehar sakabanatuko ditu, ez dira ezkutatu behar, hartzeko moduko lekuetan ipini behar dira.

Ondoren, objetuak ezkutatu ez dituztenek zapi batekin begiak estaliko dituzte eta ilaran jarriko dira. Objektuak ezkutatu dituenak aginduak emanez objektuak hartzera eramango ditu besteak: aurrera, geldi, hiru pauso ezkerretara... Aginduak ematen dituenak ezin du inor ukitu.

Bi pertsona edo gehiagok jolastu dezakete. Bi baino gehiago badira aginduak, batek emango ditu eta besteek begiak tapaturik trena eginez (bata bestearen atzean) mugituko dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago