Nola jolasten da?
Umea eta heldua parez pare jarriko dira. Jolasa errazago ulertzeko, nagusia hasiko da jolasten eta hau esan behar du: "Egin esten dudana, ukitu: belauna!".
Parean dagoenak/daudenek belauna ukitu beharko du/dute baina esaldia esan duenak gorputzeko beste edozein parte ukituko du. Hor dago zailtasuna eta dibertigarri egiteko gakoa.
Zenbait aldiz egingo du batek, eta ondoren beste baten txanda izango da.
Jolastu ostean, gorputzeko atalak adierazteko iruditxo bat marraztu eta linternaren jokoan prestatutako kutxan sartu.