Atzo gutun bat igorri zion Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak zuzendaritzari, eta gaur gelditzea erabaki dute langileek, zuzendaritzak jardueraren inguruko erabaki bat hartzen zuen bitartean.
10:00etan hasi da langileen batzordearen eta zuzendaritzaren arteko bilera, eta aldi baterako lan erregulazio espediente mugagabe batekin amaitu da, "ezinbesteko arrazoiengatik".