Darabagu lemapean, makina bat ekitaldi antolatzen dihardu Amurrioko Aresketa Ikastolak. Besteak beste, emakume sortzaileei egin diete keinu, Emakume sorkuntza: ekosistemaren kartografia berriak izeneko erakusketa antolatu du eta horrekin lotuta, solasaldi bat.
Katixa Agirrek, Uxue Alberdik, Birkite Alonsok eta Haizea Barcenillak hartuko dute parte solasaldi horretan.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.