Laudioko bizilagun bat hil da, Galdakaoko GHI enpresan lanean ari zela

Erredakzioa 2020ko otsailaren 3a

Galdakaoko GHI enpresa. / Argazkia: Google Maps

Pieza bat gainera erorita hil da 40 urteko gizonezkoa.

Ezbeharra arratsaldeko 15:00ak pasata gertatu da Galdakaoko Guinea Hermanos enpresan. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakinarazi duenez, langilea bere lanaldia betetzen ari zela, pieza bat gainera erori zaio eta momentuan bertan zendu da jasandako zaurien eraginez.

Zerbitzu medikuak bertaratu direnerako, heriotza baieztatzea besterik ezin izan dute egin. Istripuaren arrazoiak argitzeko azterketa lanak abiatu dituzte.

2020an Euskal Herrian ematen den hamargarren lan heriotza izan da hau.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago