Zabalik dago berriro Laudioko hiltegia

Erredakzioa 2019ko aza. 14a, 16:17
Laudioko udal hiltegia zabaldu dute. AIARALDEA.EUS

Irailetik hainbat jarduera egin dira instalazioak egokitzeko eta eguneratzeko, 140.000 eurotik gorako inbertsioarekin.

Laudioko udal hiltegiak gaur bertan ireki ditu ateak, instalazioak eta makinak eguneratzeko azken asteetan egin diren esku-hartzeen ondoren.  Abuztuaren 7an, Uraren Euskal Agentziak aginduta, hiltegia itxi behar izan zuen Udalak, Nerbioi ibaira aldizka isurtzen ari ziren odol-hondakinen arazoa konpontzeko. Udal gobernuak aditzera eman duenez, "lehentasun handienetako bat izan da hura ahalik eta lasterren berriz irekitzeko lan egitea"

Horretarako, irailaz geroztik, udal langileak, beste enpresa batzuekin batera, hiltegiko instalazioen egokitzapenean eta birmoldaketan aritu dira. Guztira, 140.000 eurotik gorako inbertsioa egin da horretan. Lan horiei esker, instalazioen aldi baterako itxierari "irtenbide azkar eta eraginkorra" emateko promesa bete dutela esan du Ander Añibarro Laudioko alkateak.

Obren bigarren fasea laster hasiko da, odol bilketa hobeto kudeatzeko helburuarekin, eta odola ibaira isurtzea saihestuko da. "Obra berri hau posible izango da Eusko Jaurlaritzaren aldetik gai honetan jaso dugun laguntza eta laguntzari esker", esan du alkateak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide