Etxebizitza bat desalojatu dute Laudion, Latiorroko zubiaren obren ondorioz

Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 09:29
Gau osoa zubian lanean eman dute. / Argazkia: Aiaraldea

Gau osoa zubian lanean eman dute eta 02:30ean bukatu dute mozten, baina zubiaren pisua dela-eta, oraindik ez dute azpiegitura kendu.

Aiaraldea hedabideak o7:00etan jakinarazi duenez, azpiegitura kentzeko erabili duten grua ez zegoen prest zubiaren pisua eusteko, akats baten ondorioz.

Aldameneko etxebizitzako herritarrak desalojatu dituzte erorketa arriskua saihesteko. 34 familia, El Correoren arabera, eta guztira 60 lagun, Aiaraldea.eus-en arabera: "Zubia berriro soldatu bitartean ezingo gara etxeetan sartu”.

Obren luzatzeagatik, tren zerbitzua ez dute oraindik berreskuratu eta jende asko pilatu da geltokian goizeko lehen orduetan. Renfe autobusak baliatzen ari da bidaiariak garraiatzeko. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide