Ohar baten bitartez, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek osatutako enpresa batzordeak azaldu duenaren arabera, joan den irailaren 27an, "lan errendimenduaren beherakada leporatuta" eman ziren kaleratzeak.
Iragan astean bi batzar egin eta gero, batzordeak eta plantillak "kaleratutako lankide hauek berehala berronar ditzala" eskatu diote enpresari, "gezurretan oinarritutako kaleratzerik" onartuko ez dutela ohartaraziz.
Bi elkarretaratze deitu dituzte gaurko, urriak 7, eta datorren astelehenerako, urriak 14. Enpresaren atarian izango dira mobilizazioak, 13:00etatik 15:00etara.
Oharrean gogorarazi dute duela urtebete Garnica taldeak erosi zuela Maderas de Llodio. Salatu dutenez, denbora epe laburrean ikusi dute "zein gutxi inporta zaizkion pertsonak enpresa honi".