Uraren Euskal Agentziak presa txiki bat bota du Nerbioin, Refor inguruan

Erredakzioa 2019ko irailaren 26a

Amurrioko Refor parean dagoen presa eraitsi du URAk. URA

Ibaia leheneratzeko obrak egiten ari dira Amurrion, Nerbioi ibaian bizi diren espezieen mesedetan.

Erabiltzen ez den presa txiki bat eraitsi du Nerbioi ibaian Uraren Euskal Agentziak, Amurrioko Refor eraikinaren parean. Eskuineko ertzean dagoen 140 metroko ibilguan zehar  jarraituko dute orain lanek, bi eta lau metro arteko altuera duen kanalizazio zahar bateko horma bat eraisteko. Lanak amaitzen direnean, ibilgua leheneratu egingo da, eskuineko ertzean meandro txiki bat sortuz.

Halaber, eskuineko ibaiertz eta ertza egokituko dituzte, ibaiertzeko oihanpeko tokiko espezieak landatuz. Era berean, oinezkoentzako bidea berrituko da eta ibilgura hurbilduko da.

Ibaia leheneratzeko asmoa du obrak, Nerbioin bizi diren espezieen mesedetan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago