'Agora' proiektua hautatu dute Laudio Antzokia eraikitzeko

Erredakzioa 2019ko ira. 13a, 17:50
Antzokia eraiki eta hornitzeko 5 milioi euro inguru beharko dira. / Aiaraldea

Epaimahai teknikoaren aburuz, Javier de las Heras Sole arkitekto kataluniarraren proiektua da onena. 2021erako aurreikusi dituzte obrak.

Laudioko Udal Gobernu taldeak jakinarazi du Agora proiektua hautatu dutela Laudio Antzokia gauzatzeko. Sei lagunek osatu dute epaimahai teknikoa –lau arkitekto, udal aparejadorea eta soziokultura animatzailea– eta aho batez babestu dute Javier de las Heras Soleren lana.

Orain tokiko erakundeak ekingo dio berarekin negoziatzeari, ideia egikaritzeko. Arkitekto kataluniarraren egitasmoak 438 eserleku izango ditu, baina erdiguneko aulkiak kendu eta batu daitezkeenez, 700 plaza baino gehiago lor ditzake eraikinak.

Artikulu hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons by-sa lizentziari esker ekarri dugu ALEAra. Jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide