Gazte bat hil da arratsalde honetan Tubacexek Laudion duen lantegian, pieza bat gainera erori eta gero. Bi urte zeramatzan mantentze-lanak egiten. Ostegunean greba eguna egingo dute langileek gaztearen heriotza salatzeko. Enpresa batzordeak esan du Tubacexeko zuzendaritza dela "langilearen heriotzaren arduraduna".
Segurtasun sailetik adierazi dutenez, 16:00ak aldera gertatu da ezbeharra, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, pieza bat gainera erori zaionean. Osasun zerbitzuetako langileek ezin izan dute ezer egin, eta bertan hil da gaztea.