Gazte eta haur zinema izango da nagusi egunotan Laudion, Gaztefilm Fest jaialdiari esker. Bi sail ofizial izango ditu ostiraletik igandera egingo den ekimenak: hain zuzen, film laburrenak eta luzeenak. Gazte Film Fest sariagatik lehiatuko dira, publikoaren botoari esker.
Bertan eskainiko diren pelikula laburren hautaketa Laudioko institutuko eta ikastolako ikasleek egin dute. Horrekin lotuta, jaialdiaren aurkezpenean, Helena Gonzalez antolatzaileak azpimarratu du horren helburua dela gazteak "parte aktiboa" izatea. Kasinoak hartuko du sari banaketa igandean, hilak 24, 20:00etan.
Filmak ikusteko aukera izateaz gain, lehiaketatik kanpoko pelikulen proiekzioak, kontzertuak, tailerrak eta hitzaldi bat ere eskainiko dituzte jaialdian. Guztira, hogei ekintzatik gora; tartean, Zazpi t'erdi kolektiboak zuzeneko ikuskizuna aurkeztuko du, eta Kepa Sojok eta Esti Urresolak estilo eta belaunaldi ezberdinetako lanak, Foco Llodio atalean.
Ekintzak sei gunetan
Denera, sei izango dira parte hartuko duten espazioak: Laudioko zineman luzeak eta laburrak ikusi ahalko dira; kultura etxeak, berriz, film laburrak eta hitzaldia hartuko ditu; Sorgin tabernak, proiekzioak; Gaztelekuak, lehiaketaz kanpoko film laburrak; eta Kasinoak, azkenik, ikastaro eta ekintza bereziak.
Zinemako eta Kasinoko ekintzek bi euro balioko dute, eta sarrerak bertan erosi ahal izango dira. Bestelako ekimenak debalde dira.
Egitaraua:
22, ostirala
• Zinema:
Guarda in Alto (17:30).
Les Météorites (19:30).
La vía flotante (21:00).
The Florida Project (22:00).
• Kultur Etxea:
Foco Llodio (18:30). Bakardadeak (19:30).
• Gaztelekua:
Animazio tailerra (18:30).
• Sorgin:
Periferikoa (19:30).
• Gaztetxea:
Inaugurazio festa (23:00).
23, larunbata
• Zinema:
Bakardadeak (11:00).
Joan etorriak (16:30).
Zazpi T'erdiren ikuskizuna (19:30).
Young & Beautiful (21:00).
L'atelier (22:00).
• Kultur Etxea:
Iñaki Sagastumeren hitzaldia (12:15).
• Sorgin taberna:
Periferikoa (19:30).
Jai Periferikoa (23:00).
24, igandean
• Zinema:
Foco LLodio (12:00).
Joan etorriak (16:30).
As Duas Irenes (17:00).
• Kasinoa:
Fragmentos de un espacio infinito (19:00).
Sari banaketa eta amaiera festa (20:00).