Orain dela bi mende, magiaren norabidea aldatzeko zorian zegoen. Sormen loraldi eder batek arte kategoria eman zion, eta hala hasi zen magiaren urrezko aroa. 200 urte geroago, Asier Kidamek, iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. Denok oroimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak.
Jatorrizko ideia: Asier Kidam.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.