Laudioko mendizale bat hil da Monte Perdidon

Erredakzioa 2018ko abu. 6a, 09:45
Monte Perdido mendia. /Aiaraldea

Tontorretik jaisten ari zela izan zuen ezbeharra, larunbat arratsaldean.

Laudioko 25 urteko mendizale bat hil da larunbatean Monte Perdido mendian, Huescako Pirinioetan. Hildakoa Jon Urkijo Laburu da. Tontorretik jaisten ari zela gertatu da ezbeharra, 200 metrotik erorita. Berarekin zegoen lagunak eman zuen abisua.

Monte Perdido Pirinioetako mendirik altuena da (3.300 metro). Uda honetan ohikoa baino elur gehiago dauka, eta, beraz, ondo ekipatuta joatea beharrezkoa da.

Asteartean helduko da hilotza Laudiora.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide