Espainiako BTT txapelketa irabazi du Saratxoko Luisa Ibarrolak, bigarren urtez. Madrilgo Moralzarzal herrian ospaturiko proba hasieratik mendean eduki du txirrindulariak. Hiru minutuko aldea lortu du, gainera, bigarren postuan izan den Sara Yustosekin; Lidia Fuentesek brontzea eraman du.
Guadarramako mendilerroan lortutako urrezko domina baliatuko du Ibarrolak Espainiako selekzioarekin Austrian egingo den Europako BTT txapelketan lehiatzeko. Graz hirian izango da txapelketa, hurrengo igandean.
Ibarrolak urtarrilean irabazi zuen ere Espainiako Sub-23 lasterketa.