Euriteen ondorioz, uholdeak izan dira Aiaraldeko hainbat herritan. Orozkon (Bizkaia), Aiaran, Amurrion eta Laudion gainezka egin zuen atzo ibaiak. Amurrion metro koadroko 50 litro bota zituen, horietatik 48 litro ordu bakarrean. Tenperatura bera ere hamar gradu jaitsi zen ordubetean.
Eurite handiena 17:00ak aldera izan zen, Amurrion. Ondorioz, udaltzainek hainbat dei jaso zituzten Amurrion zein Laudion izandako gorabeherekin.