Osasun bermerik gabeko haragia saltzen zuen sarea desegin dute

Erredakzioa 2018ko mai. 21a, 11:53

Partikularrei ez ezik, hainbat dendatan ere saltzen zuten haragia. / L. Budimaier - Unsplash

Aiaran behiak eta ardiak legez kanpo hiltzen zituen hiltegi baten aurkako operazioan zazpi lagun atxilotu dituzte.

Legez kanpo aritzen zen hiltegi bat desegin du Ertzaintzak joan den ostiralean, Aiaran. Ustiategian batez ere behiak eta ardiak hazten eta hiltzen zituzten, eta gero haragi hori partikularrei eta hainbat tabernari eta janari-dendari saltzen zizkieten, administrazioaren kontrol sanitariotik izan gabe. Legez kanpo hildako abereen hondakin gehienak Burgos iparraldeko leize batera botatzen zituzten, Peña Angulo inguruan.

"Abereak Bizkaiko eta Kantabriako jabeek eskaintzen zituzten. Legezko merkatuan irteerarik ez zuten eta merkatu beltzean nolabaiteko etekina atera nahi zieten abereak" zirela zehaztu du Ertzaintzak, prentsa ohar batean. Sareak bost urte inguru zeramatzan jarduera horretan, eta ikertzaileek uste dute batez bestean bi behi eta hogeita bost ardi eta arkume merkaturatzen zituztela astero.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago