Mugiamurrio egitasmoa abiatu dute, “udalerri aktiboa” lortzeko

Erredakzioa 2018ko api. 26a, 14:23

Jarduera fisikoa sustatu nahi dute Amurrion. / Jenny Hill. Unsplash

Orientazio zerbitzuak jarduera fisikoari buruzko aholkularitza emango du.

Ariketa fisikoa sustatu eta sedentarismoari aurre egiteko ardura hartu dute Amurrion. Helburu horretara bideratuta dago Amurrioko udalak martxan jarri berri duen Mugiamurrio egitasmoa. Horren bidez, ariketa fisikoa egin ohi ez duten herritarrei laguntza emango diete.

Besteak beste, hemendik aurrera amurrioarrek orientazio zerbitzua izango dute. Helburua da ariketa egiten ez dutenek jarduera hori sar dezatela euren bizi ohituretan. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Mugiment izeneko programaren baitan kokatzen da ekimena.

Kultur etxean izango da ariketa fisikoan aditu den orientatzaile bat. Ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara zabalik egongo da aholkularitza jasotzeko aukera. Aurretiaz hitzordua eskatzea beharrezkoa izango da, 619411732 telefonora deituz edo mugiamurrio@gmail.com helbidera idatziz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago