Alfredo Remirez datorren larunbatean sartuko dute espetxera

Erredakzioa 2017ko urr. 30a, 18:46

Datorren larunbatean, azaroaren 4an, espetxera sartu beharko duela iragarri du bere twitter kontutik  @erreharria-k bideoz. Urtebete egin beharko du espetxean.

Alfredo Remirez 2009an zigortu zuen Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzelarekin, 2005ean Amurrioko Jaietan preso baten irudia erakusteagatik. Terrorismoa goratzea leporatu zioten. Urtebetetik beherakoa zenez ez zen kartzelara joan, baina halakoetan bost urtetan bestelako zigorrik ez izatea izaten da espetxera ez joaten baldintzetakoa eta aurten bertan Armiarma auzia dela eta otsailean zigortu zuten Remirez.

Halaber, azaroaren 3an Amurrion egingo den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du. Juan Urrutia plazatik abiatuko da, 19:30ean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago